domingo, 11 de enero de 2009

Leopoldo Abadia

Azkenaldi honetan Leopoldo Abadia oso pertsona famatua bihurtu da, telebistan krisi ekonomikoari buruz hitz egiten agertu ostean."Teoria ninja" da bere teoriaren izena. Konplexuak diren gauzak era erraz batean azaldu zizkigun. Askotan irakasleak ez dira ikasgaiak behar bezala azaltzeko gai, ikasgai horretan aditua izan arren.

Gaur egun Leopoldo Abadia jubilatuta dago, baina empresa politika irakatsi zuen unibertsitatean. Telebistako saio batean ikusi dugunagatik ziur nago bere ikasleek dena ulertuko zutela. Gaitasun horrekin jaiotzen gara ala landu beharko dugun arloa izango da?

sábado, 10 de enero de 2009

John Keating



Batzuek pelikula hau gorrotatzen dute, beste batzuek ,ordea, bere bizitza osoan zehar irribarre txiki batekin ezpainetan John Keating (Robin Williams) gogoratuko dute. Irakasle honek klaseak emateko era tradizionalarekin apurtu zuen eta bere ikasleei bizitzen ari diren uneak aprobetxatu behar zituztela etengabe gogorarazi zien. Arrazoi honetatik norbaitek pelikulari buruz hitz egiten duenean, momentu batean edo bestean "Carpe diem" hitzak agertzen dira.

Nire nerabetasunean ikusitako filma da. Horiek ziren malkoak, horiek!,filmako azken minutuetan, ikasleek "Oh capitán, mi capitan!", ohiukatu zutenean.

Pelikularen izenburua: "El club de los poetas muertos".

Borja


Borja oñatiarrak herriko eskola publikoan egiten du lan. Bere erantzunak, bera den bezalakoak dira: alaiak, jatorrak...Borjak bidalitako emaila dago jarraian.

Zer gustaitten zatzu gehiexen irakaskuntzatik?

Ba azkenian gehien gustatzen zaidana, haurrek ematen dizuten dana da, freskotasuna, alaitasuna,bizipoza,.... Egunero zerbait berria da, nahiz eta prestatuta duzun klasea berdina izan bi taldentzako, guztiz desberdiña da ateratzen den emaitza. Horrek nolabaiteko motibazioa sotzen dizu eta burua nekatzeko balio du!! zergaitik ez naiz iritsi ikasle horrengana, zer egin behar dut hobetzeko,... neri pertsonalki ematen dudan ikasgai, heziketa fisikoa, asko gustatzen zait eta beraiei ere horrela bizitzeko aukerak emata da nere laneko zailena, beraiek ere proba ditzatela, kirol, joko,... ezberdiñak ta gero aukera dezatela zein den gehien gustatzen zaiena edo ondoen moldatzen direna.
honetaz aparte kirolaren garranztiaz ta kiroltasunean heztea ere nere helburu nagusiak dira beraiekin nagoenean.

Zergatik hasi ziñen magistaritza ikasten ?

Prozesu luzea izan zan, betidanik kirolan munduan sarturik egon naiz, eta eskolan ere heziketa fisikoa zen gairik gustokoena. Gero gaztetan haurrakin lanean hasten zara, udalekutan,(uadarako dirutxo bat ateratzeko edo...) eta konturatzen zara gustora ibiltzen zarela eurakin eta baita eurak ere eroso zentitzen direla zurekin,...(badituk udalekutan 3 urtekin beraien monitore izandako haur batzuk, ta oraindik kalean beraiekin gurutzatu ezkero kaso egiten didatenak, horrek asko betetzen nau!!) eta ba COUa amait ta aukera bat sortu zitzaidan TAFYD delako, urtebetko modulo bat egiteko, hori amaitzean magiteritzan lenengo promozioa(heziketa fisikokoa) martxan jartzera zioan, ta beran sartu ta gaur arte!!!! 1996ko ekainean magisteritzako ikasketak bukatu nituen, irailak 6an deitu zidaten lanerako eta gaurdaño ez dut 5 egun besterik faltatu lana!!!

Zer irakasten duzu eta ze edadeko jendia ?

Berez 3 urtetik hasi eta 12 urte bitarteko ikasleei ematen diet klase, 3urtetik 6rartekoei psikomotrizitatea ematen diet eta hortik aurrerakoei aldiz, heziketa fiskoa.

lunes, 5 de enero de 2009

Itziar


Itziarrek haurtzarotik gustuko zuen irakaslea izatea,izan ere, bere gurasoei ematen zizkien klaseak. Bere ikasleen aurrerapausoak ikusteak izugarri pozten du, eta aitortu dit irakaslea ez izatekotan kazetaria izango zela.Bere ustez ikasteko orduan umeek helduek baino interesa gutxiago adirazten dute,joko bat izango balitz hartzen dituztelako klaseak. Nik 2007an ezagutu nuen eta horregatik badakit bere ametsak bete direla,gaur egun Laudioko akademia batean ingelesa irakasten duelako.

Señorita Rotenmeyer

Txikitan Heidi ikusten nuen eta beti pentsatu dut Rotenmeyer andrea Clararen irakasle pribatua zela. Gaur konturatu naiz beste irakasle etorri zela Clararen etxera. Dena den, Rontemeyer andreak Clararen heziketaz arduratzeaz gain batzuetan irakaslearen rolla ere jokatzen zuen . Rotenmeyeren izaera oso berezia zen, maiz oso zorrotza umeen jokabideekin, noizbehinka haserre agertzen zen eta gutxitan sentibera eta ulerkorra.

sábado, 3 de enero de 2009

Daniel (Hoy comienza todo/ Gaur dena hasten da)


Ça commence aujourd´hui pelikula ikusi dugunok zinematik hunkituta atera ginen historiagatik bakarrik ez, agertzen zen irakasle motagatik baizik. Daniel da filmaren protagonista eta berrogei urteko irakasle zein haur eskolako zuzendari aparta. Historia Frantziako iparraldean kokatuta dago. Danielek, gizon sentibera jerarkia batean harrapatuta, ahal duen guztia baino gehiago egingo du oztopoak gainditzeko. Klasean dituen ikasleak behartsuak dira, eta horregatik maiz gosaldu edo bazaldu gabe heltzen dira eskolara. Egora horrela izanik, berak ezin du egin hezkuntzaburuek esaten diotena. Horrek gatazka eta arazoak sortzen ditu, baina azkenean, Danielek komunitateaz lagunduta lortuko du bere helburua eta horrekin batera ikasleen bizitzan hobekuntza nabarituko da.

Stephen W. Hawking


Stephen Hawking zalantzarik gabe aurreneko mendeko fisiko ospetsuenetariko bat izango da, Albert Einsten kenduta. Halaber, XXI. mendean esan dezakegu ez daukala konpetentziarik.
1942an Oxford -en jaio zen. Hogeita bat urte bete ordurako Fisikan eta Matematiketan lizentziaduna zegoen. Justu garai hartan endekapenezko gaixotasunaren lehen sintomak agertu ziren; hala ere, lan intelektualean dihardu. Bere lanen artean fama handia hartu dute zulo beltzei buruz proposatu dizkigu teoriek.
1977. urtetik Cambridge Unibertsitatean, professor izendatu ziotenetik, fisika gravitacional irakasten du.
Iaz Santiago de Compostelako Fisika - irakasle eta ikasleekin elkartu zen.