miércoles, 31 de diciembre de 2008

Daniel Pennac


Kasablankan jaioa eta Pariseko bizilaguna. Bere liburua "Mal de Escuela" nere mesanotxean dago noiz bukatzeko zain. Egunkari baten liburuak merezi zuela irakurri nuen eta irakurtzen hasi nintzenetik dibertigarria iruditu zitzaidan. Daniel Pennac ikasle traketsa zen, baina gaur egun idazle ospetsua eta instituto baten irakasle fina da. Bere ustez irakasle on batek ikasleak porrotatik salba ditzake . Berengandik ikasi nuen irakasle on bat izateko ikaskuntza baino garrantzitsuagoa dela izaera aldetik ezaugarri pertsonal batzuk izatea

martes, 30 de diciembre de 2008

IRAKASLEAK

Hezkuntzak arlo ako hartzen du, haur hezkuntzatik unibertsitatera eta haratago. Bide honetan irakasle ugari topatzen ditugu. Batzuk telebistan ezagutu genituen, filmei ezker, fiksio munduan protagonistak, beste batzuk ordea, benetakoak dira. Guztiak dira interesgariak, baina nik gehien maite ditudanak hauek dira: Anaia eta lagun irakasleak. Haiei buruz berri emango dizuet blog honetan.



domingo, 28 de diciembre de 2008

Ana Echezarreta




Orain dela hiru urte eta beste ikasketa batzuk egin ondoren, konturatu nintzen gustatzen zitzaidana klaseak ematea zela. Gaur egun eskolorduz kanpoko ingeles klaseak ematen ari naiz. Hortaz aparte akademia batean irakasle nabil, eta bi umetxori ere laguntzen diet beraien eguneroko etxekolanekin. Hainbat udalekutan ere egona naiz.Ez dut sekula blog bat egin,baina atzerriko hizkuntzan matrikulatuta nagoenez erronka hau jarri da nere aurrean.