Mostrando entradas con la etiqueta pelikula. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta pelikula. Mostrar todas las entradas

sábado, 10 de enero de 2009

John Keating



Batzuek pelikula hau gorrotatzen dute, beste batzuek ,ordea, bere bizitza osoan zehar irribarre txiki batekin ezpainetan John Keating (Robin Williams) gogoratuko dute. Irakasle honek klaseak emateko era tradizionalarekin apurtu zuen eta bere ikasleei bizitzen ari diren uneak aprobetxatu behar zituztela etengabe gogorarazi zien. Arrazoi honetatik norbaitek pelikulari buruz hitz egiten duenean, momentu batean edo bestean "Carpe diem" hitzak agertzen dira.

Nire nerabetasunean ikusitako filma da. Horiek ziren malkoak, horiek!,filmako azken minutuetan, ikasleek "Oh capitán, mi capitan!", ohiukatu zutenean.

Pelikularen izenburua: "El club de los poetas muertos".

sábado, 3 de enero de 2009

Daniel (Hoy comienza todo/ Gaur dena hasten da)


Ça commence aujourd´hui pelikula ikusi dugunok zinematik hunkituta atera ginen historiagatik bakarrik ez, agertzen zen irakasle motagatik baizik. Daniel da filmaren protagonista eta berrogei urteko irakasle zein haur eskolako zuzendari aparta. Historia Frantziako iparraldean kokatuta dago. Danielek, gizon sentibera jerarkia batean harrapatuta, ahal duen guztia baino gehiago egingo du oztopoak gainditzeko. Klasean dituen ikasleak behartsuak dira, eta horregatik maiz gosaldu edo bazaldu gabe heltzen dira eskolara. Egora horrela izanik, berak ezin du egin hezkuntzaburuek esaten diotena. Horrek gatazka eta arazoak sortzen ditu, baina azkenean, Danielek komunitateaz lagunduta lortuko du bere helburua eta horrekin batera ikasleen bizitzan hobekuntza nabarituko da.

viernes, 2 de enero de 2009

Lou Anne Johnson. (Michelle Pfeiffer)

Nork ez du pelikula hau ikusi?. Bere jatorrizko titulua "Dangerous Minds" zen, baina guk beste era batean ezagutu genuen, "Mentes peligrosas" hain zuzen.
1995ekoa da eta ziur aski bere musika ezaguna egingo zaigu.Zuzendaria John N. Smith zen eta pelikula Lou Anne Johnson -en bizitzan oinarrituta dago.

Pelikula honetan segun ze institutotan zein zaila den irakastea lekukoak izango gara. Kalifornian gaude eta ex-marine bat bere ametsa jarraitzeagatik (literatura irakaslea izatea)heltzen da high school batera. Ikasle multzo bihurrienekin moldatu behar da. Azkenean pasadizo asko pasa ostean, ikasleengandik onena aterako du.